Paleta Goma

Gureak, Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2023ko aza. 21a, 11:00

Kluben Arteko Emakumezkoen Nafarroako Txapelketako finalistak. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Irati Igoa eta Maider Ardanaz gailendu ziren Kluben Arteko Emakumezkoen Nafarroako Paleta Goma Txapelketan. Nafarroako Kirol Jokoetan Gure Pilotako palistak izan ziren protagonistak eta txapeldun handiak

Azaroaren 11n Kluben Arteko Emakumezkoen Nafarroako Txapelketako final handiak jokatu ziren San Juan klubean. Etxarri Aranazko Gure Pilota klubeko palistek ia final guztiak jokatu zituzten, txapelketa borobila egin eta gero.

Kategoria txikiei dagokienez, Nafarroako Kirol Jokoetan, kimuetan, Baqueriza-Sasiain gailendu ziren bere taldekide Mendiburu-Marroyoren aurrean; haurretan, Garmendia-Campos txapeldunordeak izan ziren; kadeteen lehen mailan, Larraza-Lazkoz txapeldunordeak, eta bigarren mailan Campos-Amado txapeldunordeak. 

Elite mailako final handian, Irati Igoa etxarriarrak Maider Ardanazekin osatu zuen bikoa (Auñamendi). Nafarroako txapeldunak izan ziren, Oberenako Salanuevari eta Sarasibarri final ikusgarrian 30 eta 21 irabazi eta gero. Igoa eta Ardanaz beti aurretik joan ziren, baina Salanuevaren eta Sarasibarren erresistentziaren aurrean lan gogorra egin behar izan zuten. 

Finalen emaitzak:
-Kimuak: Baqueriza-Sasiain (Gure Pilota) 18 / Mendiburu-Marroyo (Gure Pilota) 10
-Haurrak: Garmendia-Campos (Gure Pilota) 15 / Larreta-Bengoetxea (Larraun) 25
-kadeteen lehen maila: Zabalza-Arrosagaray (Auñamendi) 25 / Larraza-Lazkoz (Gure Pilota) 23
-Kadeteen bigarren maila: Campos-Amado (Gure Pilota) 17 / Pedroarena-Zabalza (Auñamendi) 25
-Jubenilak: Garziarena-Eguzkiza (Larraun) 25 / Alonso-Esparza (Oberena) 21
-Eliteak: Ardanaz-Igoa (Auñamendi) 30 / Salanueva-Sarasibar (Oberena C) 21