2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zen Lesakako frontoian 500 lagunen aurreran. Zozketak erabakitako ordenean Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Mikel Lasarte Cia eta Joanes Illarregi Marzol bertsolariak aritu ziren. Alaitz Rekondok aurkeztu zuen saioa, eta epaile lanetan aritu dira Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.
Joanes Illarregik eskuratu zuen puntu gehien, 525,5 eta finalerako sailkapen zuzena eskuratu zuen. Eneko Lazkoz bigarrena izan zen Lesakan (521,5) eta haren ondoren Josu Sanjurjo (492,5), Eki Manteorena (458), Mikel Lasarte (453,5) eta Beñat Astiz (401).
Finalistak
Azken finalaurrekoarekin osatu da abenduaren 2an Anaitasunan jokatuko den finalerako bertsolari zerrenda. Altsasuko, Agoizko eta Lesakako finalaurrekoetako hiru irabazleei, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Joanes Illarregiri, puntuazioaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie: Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra, Josu Sanjurjo Alzuri, Saats Karasatorre Martinez eta Sarai Robles Vitas.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoaren sailkapena
Joanes Illarregi Marzol (525,5)
Eneko Lazkoz Martinez (521,5)
Josu Sanjurjo Alzuri (492,5)
Eki Mateorena Zozaia (458)
Mikel Lasarte Cia (453,5)
Beñat Astiz Isasi (401)
2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalistak
Saioa Alkaiza Guallar
Julio Soto Ezkurdia
Joanes Illarregi Marzol
Xabat Illarregi Marzol
Eneko Lazkoz Martinez
Josu Sanjurjo Alzuri
Saats Karasatorre Martinez
Sarai Robles Vitas