Bi zauritu kamioi baten kontra talka egin ondoren

Guaixe 2023ko aza. 21a, 08:55

Kamioia eta autoa istripuaren tokian. @bomberos_na

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten zaurituak.

NA-2410 errepidean, Etxarri Aranatzen, Aritzalkoko bidegurutzean istripua izan zen atzo 12:41 aldera. Norabidez aldatzeko bira ematen ari zen kamioi baten atzeko partearen kontra jo zuen auto batek. Ibilgailuan zihoazen 53 urteko emakume bat eta gizon bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Ezbeharraren tokira Altsasuko parkeko suhiltzaileak, Etxarri Aranatzeko mediku taldea, anbulantzia eta foruzainak joan ziren. Azken horiek ikertu zuten istripuaren nondik norakoak.