Pilota

Aaron Arbizuren lehendabiziko txapelketa handia

Guaixe 2023ko aza. 23a, 09:00

Binakako Serie B Txapelketako aurkezpena. ASPE

Atzelari etxarriarrak Binakako Serie B Txapelketan debutatuko du, Iker Salaberriarekin bikotea osatuta. Joanes Bakaikoa baja da

Azaroaren 22an, asteazkena, Binakako Serie B Txapelketa aurkeztu zuten Labriten, promesen mailakoa. Iruñeko Bomboneran jokatuko da txapelketako final handia, martxoaren 23an. Aspek eta Baikok launa biko aurkeztu dituzte txapelketa luze eta gogorrerako. Maila nagusiaren antzera, hasierako ligaxkan hamalau jardunaldi jokatuko dira, eta play-offak erabakita ondoren finalerdien ligaxka helduko da. Bukatzeko, final handia. 

Promesen binakakoan Aaron Arbizu (Aspe) atzelari etxarriarrak debutatuko du. Salaberriarekin osatuko du bikoa. Asperen gainontzeko bikoteak Egiguren V.-Eskuza, Exposito-Gaskue eta De la Fuente-Bikuña dira. Baikok ondoko bikoteak osatu ditu: Alberdi II.a-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz, Zubizarreta III.a-Ugartemendia eta Agirre-Iztueta. Azken urteetan txapelketan partu ondoren, Joanes Bakaikoaren hutsunea nabari da. Etxarriarra lesio batez osatzen dago. 

Lehen jardunaldia
Txapelketa azaroaren 24an hasiko da, Azkoitian. Egiguren V.ak eta Eskuzak De la Fuente eta Bikña izango dituzte aurkari. Azaroaren 25ean, Agirre-Izueta eta Alberdi II.a-Morgaetxebarriaren arteko lehia hartuko du Aizarnazabalek. Azaroaren 26an Zubizarreta III.ak eta Ugartemendiak Senarren (Larrazabalen ordezkoa) eta Eskirozen kontra jokatuko dute, eta azaroaren 30ean, osteguna, Eibarren, Salaberriak eta Arbizuk Exposito eta Gaskue izanen dituzte aurkari. 

Sarrerak salgai daude entradasfronton.com webgunean.