IX. Zama Doinuz Arindu jaialdia aurkeztuko dute abenduaren 1ean, ostirala, 20:30ean, Etxarri Aranazko plazan. Bertan jakinarazio dute 2024ko kontzertuaren data, kartela eta informazio guztia. Ondoren, auzatea eginen dute. Jaialdia presoen eta senideen "zama" arintzeko sortu zuten, eta hamar edizio betetzeko bidean da. Jaialditik ospen eta izen handiko musikariak, taldeak eta artistak pasa dira.