Gazteendako mendi lasterketa

Guaixe 2023ko aza. 28a, 12:03

Sakanako Atletismo Egunean gaztetxoak korrikan. ARTXIBOA

Abenduaren 9an, larunbata, Etxarri Aranazko Gazte Trail Mendi Lasterketa antolatu du Triku Trail kirol elkarteak lasterketaren hamargarren urteurrenaren harira.

2006 eta 2011 urte bitartean, hau da, 17 eta 12 urte bitarteko gazteendako mendi lasterketa antolatu dute Triku Trail kirol elkarteak eta Nafarroako Kirol Jokoek abenduaren 9rako, larunbata, 9:30etik aurrera, Etxarriko kanpinean. Hiru kategoria izanen dira: Jubenilak 2006 eta 2007 urtetan jaiotakoek 11,4 kilometroko eta 564 metroko desnibeleko ibilbidea eginen dute; Kadeteak 2008 eta 2009 urtetan jaiotekoek 8,1 kilometroko eta 330 metroko desnibeleko ibilbidea, eta Infatilak, 2010ean eta 2011n jaiotakoek 7 kilometroko eta 151 metroko desnibeleko ibilbidea egin beharko dute.

Izen emateak abenduaren 7ra arte egin daiteke kronoak.com webgunean, 7 eurotan.