Etxarri Aranazko Txakurkorsaren seigarren edizioa abenduaren 9an eta 10ean, larunbata eta igandea, jokatuko da Etxarriko Kanpinetik, larunbatean 17:30etik aurrera eta igandean 09:00etatik aurrera. Ibilbideak 6 kilometro ditu eta 90 metroko desnibelarekin. Triku Trail kirol elkarteak eta Euskanikros canicross-bikejoring klubak antolatzen dute proba, eta Scooter, Bikejoring eta Canicross diziplinak izanen dira. Lasterketa bi egunetan jokatuko da, baina Euskadiko Txakukros Ligarako igandako proba izanen da puntuagarria.
Izena ematea abenduaren 6ra arte zabalik dago kronoak.com webgunean eta korrikalariek bi egunetako probetan parte hartzeko 25 euro ordaindu behar dituzte, egun bakoitzeko 18 euro eta bi diziplina konbinatzean (canicross eta bikejoring edo canicross eta scooter) 28 euro.