Naroa Otxoa Garmendia palista etxarriarra Donostian ari da ikasketak egiten, eta, egun, Hernani du bizileku. Horregatik Gipuzkoako Kluben Arteko Lehen Mailako Paleta Goma Txapelketan hartu du parte, Hernani klubeko Leire Galdos taldekidearekin bikotea osatuta. Hernani klubeko bikoak txapelketa bikaina egin zuen, eta azaroaren 26an Tolosako Beotibarren jokatutako final handirako sailkatu zen. Finalean, Hernani klubeko bere taldekide Garazi Eizmendi eta Enara Mazizior izan zituzten aurkari. Partida gogor eta lehiatuan Naroa Otxoa eta Leire Galdos aldea ateratzen hasi ziren, eta, azkenean, Gipuzkoako Kluben Arteko txapela janztea lortu zuten, 30 eta 20 irabazita.
Orain, Sakanako Pala Txapelketan
Naroa Otxoa Sakanako Pala Txapelketako partaideetako bat da. Joan zen urtean Enara Maziziorrekin bikotea osatuta 2022ko lehen mailako Sakanako Txapelketa irabazi zuen. Aurten elite mailara igo da eta Haizearekin osatu du bikoa.