Aizkora

Angeluko desafioa, etxarriarrendako

Guaixe 2023ko abe. 13a, 10:00

Aritz Oiarbide eta Jon Erdozia etxarriarrek jantzi zituzten Angeluko txapelak. UTZITAKOA

Hirukotearen arteko errebantxa Etxarri Aranatzen jokatuko da, oraindik zehaztu gabe dagoen datan

Azaroaren 18an hiru aizkolari bikotek aizkora desafioa jokatu zuten Angelun: Aritz Oiarbide eta Jon Erdozia etxarriarrak, Oier Larretxea eta Endika Goia beratarrak eta Ibai Tellechea eta Patxi Igoa angelutarrak. Apustu hau Nafarroako Hirugarren Mailako Txapelketan sortu zen. Aritz Oiarbidek eta Jon Erdoziak irabazi zuten desafioa, baina errebantxa egongo dela aurreratu dute. Etxarri Aranatzen izango da, oraindik zehaztu gabe dagoen datan.