Zerbitzu anitzetako arduradun lanpostua emanda

Guaixe 2023ko abe. 13a, 11:12

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

Oposizio lehiaketaren bidez bete da. 

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak zehazten dituen legediari jarraituz, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko, Etxarri Aranazko Udalak oposizio lehiaketa egin zuen. Haren bidez zerbitzu anitzetako arduraduna aukeratu eta kontratatu nahi zuen udalak. Probaldia bukatuta, Etxarri Aranazko Udalak Gorka Garate Olano lanpostu horretan aritzeko kontratatzea erabaki du, udalaren zerbitzuko funtzionarioen araubidean.