Palestinaren aldeko murala egin dute

Guaixe 2023ko abe. 13a, 11:00

Etxarriarrek Palestinaren alde egindako murala.

Etxarri Palestina elkartasun taldeak egin zuen. Aurretik, kontzentrazioak, kafe tertulia, mezu idazketa eta batzar irekia antolatu ditu.

Etxarriar talde batek murala margotu zuen abenduaren 9an, larunbatarekin. Etxarri Palestina elkartasun taldeak egin zuen frontoira joateko deialdia. Eguerdian hainbat etxarriar elkartu eta murala egin zuten. Hartan Palestina askatu leloa irakur daiteke euskaraz eta arabiarrez. Haren azpian, berriz, kolorez margotutako eskuek paretan utzitako arrastoekin Palestinako bandera margotu zuten. Palestinaren aldeko murala margotzen zuten bitartean musika entzungai izan zen, txokolate beroa dastatzeko aukera ere.