Pala txapelketaren finalerdiak heldu dira

Guaixe 2023ko abe. 13a, 13:43

Gure Pilotako pilotariak entrenamendu batean. ARTXIBOA

Abenduaren 15ean eta 17an, ostirala eta igandea, Sakanako Gure Pilota Txapelketaren Lehen Mailako eta Elite Mailako finalerdiak jokatuko dira; abenduaren 16an, larunbata, elkartearen partidak izanen dira ere.

Azaroaren 24an hasi zen Sakanako Mankomunitateak Gure Pilota elkartearekin antolatutako XIX. Sakanako Pala Txapelketa. Guztira 38 bikote edo 76 palista lehiatu izan dira hasierako ligaxkan: sei bikote elite mailan, eta bederatzi bikote lehen mailan, tartean egungo palista onenak; eta 26 bikote txikienen mailan, gehienak Etxarri Aranazko Gure Pilota eskolakoak, bost kategoriatan banatuta: txitoak, kattagorriak, tximeletak, usoak eta pottokak.

Aipatzekoa da maila nagusietan zazpi palista sakandar lehiatu direla Sakanako Pala Txapelketan, orain arteko kopururik handiena. Elite mailan Naroa Otxoa eta Irati Igoa, eta lehen mailan Maialen Larraza, Lexuri Lazkoz, Onditz Gaintzarain, June Astitz eta Auritze Beltza.

Hasierako ligaxka jokatuta, finalerdien txanda iritsi da. Maila nagusietan bi sakandar sailkatu dira finalerdietarako: lehen mailan Maialen Larraza, Enara Maziziorrekin bikotea osatzen duenak; eta elite mailan Irati Igoa, Amaia Irazustabarrenarekin bikotea osatzen duenak. Joan zen urtean Maziziorrekin lehen mailako txapelketa irabazi zuen Naroa Otxoa, bidean geratu da.

Abenduaren 15ean, ostirala, lehen mailako finalerdiak jokatuko dira Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, 19:00etatik aurrera. Elite mailako finalak abenduaren 17an, igandea, jokatuko dira, 11:00etatik aurrera, Etxarri Aranatzen. Abenduaren 23ko finalerako txartela lortuko dute irabazleek. Kategoria txikietan ere azken kanporaketak jokatuko dira asteburuan.

Gure Pilota elkarteko pala partidak

Abenduak 15 ostirala

18:30 Euskalerriari frontoia

June C. - Arhane G. / Malen - Arhane J.

Gure PIlota Sakanako XIX. Pala Torneoaren finalerdiak
Lehen maila

19:00, Euskalerriari frontoia

Aizpeolea – Sarasibar / Saioa – Casillas

Mazizior – Larraza / Zabalza – Tolaretxipi

Abenduak 16 larunbata

10:00, Euskalerriari frontoia

Katixa – Laia / Iraia S. - Izar G.

Auritze – Itzea / Nahia M. - Amaia

Irene – Olaia / Goiatz – Izane

Maialen M. - Nerea / Laiatz – Sarai

Leire – Alaine / Natale – Katixe S.

Oskia – Aizeti / Jare – Irati L.

Laida – Iraia / June – Nahia

Abenduak 17 igandea

Sakanako Gure Pilota XIX. Pala Torneoaren finalerdiak
Elite maila

11:00, Euskalerriari frontoia

Amaiai – Irati / Galdos – Ruiz de Azua

Espinal – Ardanaz; Murillo – Eizmendi