Autobiako meta, kixkalita

Guaixe 2023ko abe. 18a, 09:55

Suhiltzaileak autobia ertzeko belar meta itzaltzen. @bomberos_na

Suhiltzaileek itzali zuten sua.

Etxarri Aranatz hegoaldean dagoen Sakanako Autobiako (A-10) sarrera-irteeran, apaingarri gisa, belar meta bat zegoen jarrita. Irteera horretatik Bakaikuranzko norabidea hartzerakoan ikus zitekeen meta, igande goizaldera arte. Su hartu eta suhiltzaileak hura itzaltzera joan behar izan zuten. Langintza azkartzeko meta osatzen zuen belarra nahastu egin zuten.