Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra hiru hilabete egon da bajan, ezker hankako aurreko lotailu gurutzatuan zaintiratua izan zuelako. Irailaren 30ean izan zuen lesioa, Itziarko frontoian, eta Promesen Buruz Burukotik kanpo eta Serie B-ko Binakakotik kanpo geratu zen. Ordutik osatzen egon da eta abenduaren 19an, asteartea, proba egin eta gero, frontoietara itzultzeko moduan dagoela erabaki du aurrelari etxarriarrak.
Horrela, abenduaren 22an, ostirala, Arrasateko jaialdirako iragarri du itzulera. Jaialdia zabaltzen duen partidan jokatuko du, Iosu Eskirozekin bikotea osatuta, Mikel Urrutikoetxearen eta Iker Elizegiren kontra. Partida nagusian Ezkurdia-Tolosak Artola-Imaz izango dituzte aurkari, eta sarrera guztiak salduta daude.