Iker Salaberria goizuetarra Aaron Arbizu etxarriarraren bikoa da promesen Binakako B Serie Txapelketan. Eskuko mina dela eta, Salaberriak baja egingo du txapelketako bosgarren eta seigarren jardunaldietan, eta Unai Matak ordezkatuko du. Bosgarren jardunaldiko partida abenduaren 23an, larunbata, jokatuko dute Matak eta Arbizuk Zubizarreta III.a-Ugartemendiaren kontra, Labriten, eta seigarren jardunaldiko partida abenduaren 25ean, astelehena, jokatuko dute, Alberdi II-Morgaetxebarriaren kontra.