Bata zein bestea, biak ala biak, elkarri konktu kontari eta aldi berean kontraesanetan aritzen dira Hobe ixilik antzezlanaren protagonistak. Gaur egun edozein gauza eztabaidarako gai bihutzen dela dio Itziar Ituño eta Ramon Agirre antzezleen lanaren sinopsiak. Abenduaren 30ean, larunbata, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur exean antzezlanaren emanaldia izanen da. Sarrerak etxarriaranatz.eus webgunean eros daitezke, 6 eurotan.