Gabonak gaztetxean pasatzeko gonbitea

Guaixe 2023ko abe. 21a, 11:09

Etxarri Aranazko gaztetxearen eszenatokia hutsik. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak abenduaren 23aren eta ilbeltzaren 4ra bitartean egitaraua antolatu du: abenduaren 23an, Punkaren beste aldean dokumentala izanen da; 27an, mus txapelketa; 29an, bertso afaria, eta ilbeltzaren 4an, Nerepe abeslariaren kontzetua eta zozketak.

Gabonak gaztetxean zenbait ekimenez osatutako programa antolatu du Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak abenduaren 23tik ilbeltzaren 4ra. Egitaraua Perlata Punk-Rock taldearen Punkaren Beste Aldean film dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da, abenduaren 23an, larunbata. Arrasateko taldeak Jesusi omenaldi bat egin dio, izan ere, punkak mugarik eta eredu sozialik uerltzen ez duela erakutsi du Jesusik.

Abenduaren 27an, asteazkena, Mus txapelketa izanen da Etxarri Aranazko gaztetxean. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte harzteko. Abenduaren 29an, ostirala, Bertso afaria eginen dute gaztetxean. Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo eta Saats Karasatorre bertsolariek parte hartuko dute. Txartelak 15 eurotan eros daitezke, Xapatero eta Leku Ona tabernetan. Gabonetako programaren amaitzeko ilbeltzaren 4an, osteguna, Nerepe bakarlariaren kontzertu akustikoa izanen da, eta saskien eta loteen zozketa eginen dute ondoren.

Gabonak Etxarri Aranazko gaztetxean egitaraua

Abenduak 23 larunbata

19:00, gaztetxean

Perlatan taldearen Punkaren beste aldean film dokumentalaren emanaldia. Ondoren, txokolatada.

Abenduak 27 asteazkena

16:30, gaztetxean

Mus txapelketa.

Abenduak 29 ostirala

21:00, gaztetxean

Bertso afaria: Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo eta Saats Karasatorre.

Ilbeltzak 4 osteguna

19:00, gaztetxean

Nerepe akustikoan, eta saski eta lote zozketa.