Aizkora

Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide, Urrezko Gazteen Kopako txapeldunordeak

Guaixe 2024ko urt. 15a, 10:30

Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide, finalean. UTZITAKOA

Txapela lortzeaz egon ziren etxarriarrak, baina gutxigatik ihes egin zien

Abenduaren 31n Asteasuk Gazteen Mailako Urrezko Aizkolarien Kopako finala hartu zuen. Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu etxarriarrek txapela eskura izan zuten, "eta pena hori dugu, baina lehen enborrean aizkora apurtu, eta, ezinezkoa izan zen". Azkenean, txapeldunordeak (8:23) izan ziren, Pikabearen eta Etxeberriaren (7:50) atzetik.