Altxa burua! Sakanako euskaltzaleen sareak Xabier Irujo Ametzaga historia doktorearen Nafar estatuaren independentziaren defentsa. Bideragarria da euskara estatu propiorik gabe? hitzaldia antolatu du ilbeltzaren 16an, asteartea, 19:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian.
Irujo irakasle katedraduna, historiagilea eta idazlea da. Nevadako Unibertsitatean dagoen Reonoko Euskal Ikerguneko zuzendaria da, eta genozidio ikasketetan irakasle. Azken bost belaunaldietan sei erbestaldi jasan dituen euskal politikarien familia bateko kidea da; Francoren diktaduran erbestean jaioa, familia Euskal Herrira itzuli zen diktadorea hil eta gero. Bere jarduera politikoan Europako gutxiengoeon euskubide sozial eta kulturalen aldarrikapena izan du abiapuntu, eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena eskatzen duten hainbat elkarterekin lankidetzean aritu da. Hainbat sario jaso ditu, eta hamaika liburueren eta dozenak artikuluren egilea da.