Kontzertuak gaztetxean

Guaixe 2024ko urt. 16a, 09:34

Ilbeltzaren 26an, ostirala, Arpaviejas eta Muga Zero taldeen kontzertua izanen da, Etxarri Aranazko gaztetxean.

2024. urteari hasiera emateko gau "bikaina" antolatu du Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak; ilbeltzaren 26an, ostirala, Arpaviejas eta Muga Zero taldeen kontzertua izanen da, 22:00etatik aurrera, gaztetxean. Arapaviejas taldea punk rock alde bat da eta 2000. hamarkadaren hasieran sortu zuen JR musikariak. Gitarra eta anplikatzaile batekin bakarlari bezala hasi zen, eta ondoren taldea osatu zuen. 2022. urtean Incorregibles diskoa kaleratu zuten. Bestetik, Muga Zero talde lakuntzarra 2020. urtean sortu zen. Sarrerek 6 euroko prezioa izanen dute.