Pilota

Binakako B Seriean Salaberriak eta Arbizuk garaipen garrantzitsua lortu zuten

Guaixe 2024ko urt. 16a, 10:50

Aurrelari goizuetarrak eskuko mina gainditu du eta kantxetara itzulera gozoa izan du

Binakako B Seriean edo promesen mailan, Aaron Arbizu atzelari etxarriarrak bere aurrelaria, Iker Salaberria, berreskuratu zuen, eskuko minarekin hilabete bat egon ondoren goizuetarra kantxetara itzuli baita. Itzulera primerakoa izan zen, bikoteak 9 tantotan utzi baitzituzten hasiera batean faborito ziren Egiguren V.a eta Eskuza. Salaberriak eta Arbizuk ongi jokatu zuten, nagusitasunez, Etxarriko atzelariak bereziki. Bost tanto egin zuen eta soilik akats bakarra izan zuen. 

Bikoteak euren hirugarren puntua lortu du. Egunotan hamargarren jardunaldia izango da jokoan, eta ilbeltzaren 21ean, igandea, 17:00etan Eibarko Astelenan jokatuko den partidan Salaberriak eta Arbizuk De la Fuente eta Bikuña izango dituzte aurkari.