Udalak zehaztu du festa egutegia

Udalak zehaztu du festa egutegia 2024ko urt. 22a, 11:30

Andra Mari ermitaren inguruan urtean bitan elkartzen dira etxarriarrak. ARTXIBOA

Hamasei ospakizun egun jasotzen ditu.

Etxarri Aranazko Udalak bere aurtengo lan egutegia onartzearekin batera, jakinarazi ditu aurtengo herriko ospakizun egunak zein diren. Etxarri Aranazko festak agorrilaren 3tik 8ra ospatuko dira. Feriak, berriz, lastailaren 4an eta 5ean. Jakina, data finkoa duten ospakizunak ere badituzte etxarriarrek: garagarrilaren 13an San Kiriko patroia eta hilabete bereko 16an San Adrian. Gainera, agorrilaren 16an, Ama Birjinaren eguna ospatuko dute. 

Bestetik, aste honetan hasiko dira ihote ospakizunak Etxarri Aranatzen: ilbeltzaren 25ean gizakunde izanen da, otsailaren 1ean andrekunde, 8an garikunde, 10ean ihotea eta 13an astearteiyote.