Udalak txistu irakaslea kontratatzeko deialdia egin du

Guaixe 2024ko urt. 26a, 11:31

Neskatoa musika eskolaren ondoan. ARTXIBOA

Otsailaren 2ra arte aurkeztu daitezke eskabideak.

Etxarri Aranazko Udalak musika eskolan aldi baterako txistu irakaslea kontratatzeko deialdia egin du. Deialdia bera lan poltsa bat sortzeko baliatuko du. Hautagaien bete beharreko baldintzen artean daude txistu titulua eta euskarazko C mailako hizkuntza eskakizuna izatea. Lan poltsan egon nahi dutenek deialdian eskatzen den dokumentazioa Etxarri Aranazko udaletxean aurkeztu beharko dute.  Horretarako epea otsailaren 2an despedituko da. etxarriaranatz.eus web orrian dago deialdiaren oinarriak.