Binakako B Serieko Txapelketan, promesetan, Salaberriari berriro kailua ireki zitzaion, eta ezingo du jokatu. Hasiera batean Matak hartu behar zuen bere tokia, baina Aspek azken orduan erabakia aldatu zuen eta Dario Gomez izango da bere ordezkoa. Aaron Arbizu etxarriarrarrekin bikotea osatuta, sailkapenean bigarrenak diren Agirre eta Iztueta (7 puntu) izango dituzte arerio ilbeltzaren 28an Tolosan. Salaberriak eta Arbizuk 3 puntu dituzte, eta irabaztea, ez dute besterik.