Pilota

B Seriea: Salaberria eta Arbizu, ur handitan

Guaixe 2024ko urt. 30a, 09:55
Aaron Arbizu. LOBO ALTUNA

Binakako B Serieko Txapelketan hiru punturekin jarraitzen du bikoak, eta txapelketan aurrera egitea zail dute

Binakako B Serieko Txapelketan, promesen mailan, Salaberria eta Aaron Arbizu etxarriarra ez daude bere onenean. Salaberriak arazo ugari izan ditu txapelketan eskuko kailuarekin. Azken jardunaldian ere ezin izan zuen jokatu, eta Dariok hartu zuen bere tokia. Dariok eta Arbizuk 22 eta 9 galdu zuten Agirreren eta Iztuetaren kontra ilbeltzaren 28an, igandea, Tolosan. 

Sailkapenean Egiguren eta Eskuza daude buruan (9 puntu), Agirre-Iztuetaren (8 puntu) eta Larrazabal-Eskirozek (7 puntu) aurretik. De la Fuente-Bikuñak 6 puntu dituzte, Zubizarreta-Ugartemendiak eta Exposito-Gaskuek bosna puntu, Salaberria-Arbizuk 3 puntu eta Alberdi-Morgaetxebarriak puntu bakarra. 

Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldian Salaberriak eta Arbizuk Zubizarreta eta Ugartemendia izango dituzte arerio otsailaren 3an, larunbata, Labriten. Txapelketan bizirik jarraitu nahi badute, irabazi beharrean daude.