Erahildako haur palestinarren izenak irakurriko dituzte

Guaixe 2024ko urt. 30a, 09:47

Otsailaren 17an, larunbata, Etxarri Palestina Elkartasun taldeak 'Zenbaki bat baino gehiago dira, haur palestinarrek izena dute' ekimena antolatu du.

Zenbaki bat baino gehiago dira, haur palestinarrek izena dute ekimena antolatu du Etxarri Palestina Elkartasun taldeak otsailaren 17an, larunbata, Etxarri Aranatzen. "25.000 hildako baino gehiago, erdiak haurrak. Zifren atzean bizitzak ezkutatzen dira, ametsak, ilusioak... izenak; izena dute". 13:00etatik 20:00etara "sinoistak eraildako haur guztiak" ohoratuko dituzte haien izenak irakurtzen; "ez daitezela ahaztu".

Horretarako laguntza eskatu du taldeak, eta izenak irakurtzen lagundu nahi duenak izena eman dezake urtarrilaren 25ean, otsailaren 1ean eta 8an, ostegunak, 19:00etatik 21:00etara Etxarri Aranazko plazan edo Etxarri Palestina Elkartasun taldeko edozein kideri izan.