Naizen elkartearen urteurrena ospatuko dute Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko urt. 31a, 07:52
Naizen elkarteak Lakuntzako kultur etxean egindako aurkezpena. ARTXIBOA

Otsailaren 3an, larunbata, Adingabe Transexualen Familien Elkartearen bederatzigarren urteurren festa izanen da, Etxarri Aranatzen.

 

Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartearen bederatzigarren urteurrena izanen da, eta otsailaren 3an, larunbata, urteurrena ospatzeko jaia eginen dute Etxarri Aranatzen. Naizen elkarteak antolatu du festa, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin. Jarduera guztiak irekiak izanen dira, parte hartu nahi duen guztiarendako. Besteak beste, zirku tailerra eta Potx magoa izanen dira.

Naizenen bederatzigarren urteurren festa

Otsailak 3 larunbata

Etxarri Aranatz

16:00 Circo Dabitxiren zirku tailerra, frontoian.

18:00-18:30 Txokolate jana, frontoian.

18:30 Potx magoa, kultur etxeko areto nagusian.