Hasi dira plaza irisgarriago bihurtzeko lanak

Guaixe 2024ko ots. 7a, 09:00

Haurren jolas parkearen ondoan hasi dira lanak.

Plazaren erdigune guztia altura berean geldituko da, baita liburutegi eta udaletxe inguruak ere.

Plaza erabat irisgarri bihurtzeko lanak duela bi aste hasi ziren. Etxarri Aranazko Udalaren aurreikuspenaren arabera lanak apirilaren hasierarako despedituta egonen dira. Obra XEGO17 SM enpresa egiten ari da, eta 91.091,95 euro (BEZ Barne) jasoko ditu. Egitekoak honakoak dira: plazako zuhaiztien artean dauden kale zatiak plazaren altura berean jartzea, liburutegiaren eta liburu dendaren arteko espazioko zorua altura berean eta, azkenik, porlanezko zebrabide bat eginen dute udaletxearen ondoan, Mundiño kalean, aldameneko zelaigunearekin parean gelditzeko udaletxeko espaloia. Bestalde, astelehenean lanera bueltatu ziren langileak enpresako ibilgailu bat kaltetuta opatu zutela jakinarazi diote udalari. 

Bestetik, Etxarri Aranazko Udalak Aldapasoro auzotik Zumurdiñeta industrialdera daraman bide zatia konpondu du. Herriko sarrera horretan zorua oso hondatuta zegoen eta, horregatik, udalak asfaltoa konpondu berri du. Aipatutako industrialdeko zorua berritzea ere udalaren egitasmoen artean dago.