Dagoeneko zabalik dago Europako Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntzak eskatzeko epea. Horren jakitun, Etxarri Aranazko Udaleko Abeltzaintza Batzordeak, aurreko urtetan bezala, partzela generiko bat osatzea proposatu du. Izan ere, Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntzak direla eta, lurra behar duten abeltzainen artean haiek banatzeko premia handia dago.
Partzela generiko horretan interesa duten abeltzainek izena eman beharko dute udaletxean otsailaren 23aren eta martxoaren 15a bitartean, 10:00etatik 14:00etara. Honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: eskabide orria behar bezala beteta, abeltzaina lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra dela baieztatze duen ziurtagiria eta aprobetxamendua esleitzeko Legeak ezartzen dituen agiriak.