Martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko egunaren harira, Etxarri Aranazko Udalak, Bilgune Feminista, Sakanan Harrera Harana, Mugarik Gabe Nafarroa erakundeak eta Entreamigos - Lagun Artean erakundeak Emakume* Eraldatzaileen Borrokak egitaraua antolatu dute. Egitarauaren barruan erakusketa, dokumentalaren emanaldia eta txokolatada eta martxoaren 8ko mobilizazioak daude.
Etxarri Aranazko Emakume eraldatzaileen borrokak egitaraua
Martxoaren 1etik 15era
Erakusketa: Defendatzaileak, eraldatzen duten emakumeak, liburutegian.
Martxoak 1 ostirala
19:00 Derechos humanos de las humanas film dokumentalaren emanaldia, euskaraz. Ondoren, txokolatada, kultur etxean.
Sinopsia: Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeen elkartasunean eta haien ahotsa entzutean oinarritzen proiektu bat da. Lurralde desberdinetako emakumeen batasunaren eta patriarkatuaren eta matxismoaren aurkako borroka komunaren balioa nabarmentzen dute. Proiektuan hainbait gai eta hausnarketa lantzen dira: politika, kazetaritza, artea eta ahizpatasuna.
Martxoak 8 ostirala
12:00 Kontzentrazioa, plazan.
20:00 Alsasuko eskualdeko manifestazioa, Iortia zabalguneko estalopetik.