Aspek ez du Aaron Arbizu atzelari etxarriarraren kontratua berrituko, eta etxarriarrak Asperekin bere azken partida jokatuko du igandean, martxoaren 3an Gasteizen.
Etxarriarrak 2022ko apirilaren 8an debutatu zuen Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan, eta Joseba Ezkurdia izan zuen aitaponteko, Victor Esteban eta Jose Javier Zabaletaren kontrako partidan. Bi urteko kontratua zuen Arbizuk, baina Aspek ez du berrituko. Nonbait, Aspek Gazteluko Arkaitz Gabirondo atzelaria fitxatzeko asmoa du.
Horrela, martxoaren 3an, igandea, profesionalen mailako bere 91. partida jokatuko du Asperekin. Orain arte jokatutakoetan 46 irabazi eta 44 galdu ditu. Arbizuk Dariorekin osatuko du bikoa, Joanes Bakaikoa etxarriarraren eta Salaverri II.aren kontra.