San Juan pilotalekuak Nafarroako Kirol Jokoen Binakako Paleta Goma Txapelketako bigarren faseko finalak hartu zituen otsaileko azken asteburuan, eta Etxarri Aranazko Gure Pilota izan zen protagonista nagusia, palista sakandarrek final guztiak jokatu zituztelako. Kimuetan, haurren 2 mailan, kadeteetan eta jubeniletan txapeldun izan ziren Gure Pilotako palistak, eta haurren 1 mailan txapeldunordeak izan zen, soilik tanto baten aldearekin galdu eta gero.
Emaitzak:
-Kimuak: Aldasoro-Baqueriza (Gure Pilota) 18 / Beraza-Goñi (Gure Pilota) 7
-Haurrak 1: Campos-Garmendia (Gure Pilota) 24 / Guerra-Iribarren (San Juan) 25
-Haurrak 2: San Martin-Sasiain (Gure Pilota) 25 / Astiz-Legarra (Larraun) 20
-Kadeteak: Zia-Pedroarena (Auñamendi) 10 – Erauskin-beltza (Gure Pilota) 25
-Jubenilak: Jimenez-Urbe (Gure Pilota) 25 / Murugarren-Zubiria (Gure Pilota) 23