Udalak ur zerbitzuaren erreziboak kobratuko ditu

Guaixe 2024ko mar. 6a, 11:03
Etxarri Aranazko iturria. ARTXIBOA

Joan den urteko bigarren seihilabetekoari dagozkion ordainagiriak ordaindu beharko dira.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, 2023ko bigarren seihilabeteko ur ordainagiriak kobratu eginen ditu. Udal zergen ordainketa kontu korronte batean helbideratuta dituztenei erreziboaren kostua martxoaren 13an kargatuko zaie. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek herriko kutxa edo banketxetik pasa eta han pagatu beharko dute dagokiena. Udalak jakinarazi duenez, ordaintzeko borondatezko epea martxoaren 13an despedituko da. Epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu bidetik egiteko, eta dagokion errekargua izanen du. Bestalde, udalak jakinarazi duenez, helbideratze berriak egin edo aldaketak eskatzeko atzeneko eguna martxoaren 6a da.