Pilota

Aaron Arbizuk Garferekin sinatu du

Guaixe 2024ko mar. 6a, 11:15
Aaron Arbizu, Garfeko elastikoarekin. GARFE

Atzelari etxarriarrak 2025era arte sinatu du Errioxako promotorarekin

Aspek ez zuen Aaron Arbizuren kontratua berritu eta atzelari etxarriarrak bere azkeneko partida jokatu zuen Ogetan igandean. Pilotarien babesa eta omenaldia jaso zuen. Arbizuk pilotan jarraitzeko asmoa azaldu zuen, eta dagoeneko badakigu zein izango den bere hurrengo erronka. Etxarriarrak Garfe enpresarekin sinatu du 2025era arte.