'Auziperatuak absoluzioa elkartasun' jaialdia Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko mar. 6a, 12:25

Martxoaren 9an, larunbata, Otsailaren 20ko auziperatuak absoluzioaren inguruko hitzaldia eta musika jaialdia izanen da, Etxarri Aranazko gaztetxean. Berriz Tijuana, Ostikoka, Yakovlev 42, Kontralde eta The Bekatus taldeek joko dute. Ondoren, DJak izanen dira.

Martxoaren 9an, larunbata, Auziperatuak abosluzioa Elkartasun Jaialdia izanen da Etxarri Aranazko gaztetxeak. 17:00etan Otsailaren 20ko Auziperatuak Absoluzioaren inguruko hitzaldia izanen da, eta 19:00etatik aurrera kontzertuak izanen dira. Berriz Tijuana, Yakovlev 42 streetpunk antifa, Kontralde, Ostikoka punk oi eta The Bekatuz taldeak ariko dira. Ondoren, Dorian eta Aimar Oskariz DJak izanen dira. Sarrerak bertan salgai egonen dira, 5 eurotan.