Bertso bazkaria Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko mar. 11a, 15:18

Martxoaren 23an, larunbata, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariekin bertso bazkaria eginen dute, Karrikestu elkartean.

Etxarri Aranazko Karrikestu elkarteak bertso bazkaie antolatu du martxoaren 23an, larunbata,14:30etik aurrera. Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariak izanen dira bazkarian. Martxoaren 20ra arte eman daiteke izena, 22 eurotan eta ikasle eta langebeek 15 eurotan, Xapatero eta Leku Ona tabernetan edo 627 084 172 telefonoan.