Onin Ibon Martin idazle gipuzkoarraren gazteendako eleberri saga bat da, eta liburu horietan inspiratuta Maite Redinek Onin eta antzerkiaren misterioa antzezlana idatzi du. Istorio familiarra, maitagarria eta dibertigarria da, eta abenturarekin batera berdintasuna, inklusioa eta enpatia lantzen da lanean. Iruñeko Gayarren Antzokian mustu zuten Onin eta antzerkiaren misterioa.
Onintzak lehen aldiz zapalduko du Iruñeko Gayarre Antzokia, eta bere neba Erikekin, Sara, Ainara eta Aimar lagunekin eta bere maskota banaezinarekin batera antzerkiaren mundu zoragarrian murgilduko da Onin. Martxoaren 17an, igandea, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da Onin eta bere lagunak. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eta udaletxean.