'Basajaun' gogoan izanen dute

Guaixe 2024ko mar. 21a, 13:16

Martxoaren 23an eta 24an, larunbata eta igandea, Josu Zabala Salegi etxarriarra erahil zutenetik 27 urte pasa direnean, omenaldi ekitaldiak eginen dituzte Etxarri Aranatzen.

Duela 27 urte, martxoaren 23an, Josu Zabala Salegi etxarriarra desagerrarazi zuten Bilboko erdignunean. Hiru egun beranduago mendizale batzuk Josuren gorpua aurkitu zuten, Debako Punta Mendata parajean. Ia hiru hamarkada ondoren gertatukoaren eratzukizunak eta azalpenak bilatzen jarraitzen dute, eta martxoaren 23an, larunbatean, Egiaren garaia da! lelopean omenaldi ekitaldia deitu dute Etxarri Aranazko hilerrian, 12:30ean.

Bestetik, martxoaren 24an, igandea, Jakik deitutako omenaldi ekitaldia eginen du, 13:00etan, Etxarri Aranazko plazan: Josu Zabala Salegi 'Basajaun' 27 urte poliziak erail zuenetik! lelopean.