Kontzertuak Etxarri Aranazko gaztetxean

Guaixe 2024ko mar. 22a, 11:41

Martxoaren 22an, ostirala, Streetwise, Arene 6 eta Aukera Okerra taldeen kontzertuak izanen dira, Etxarri Aranatzen.

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak martxoaren 22an, ostirala, kontzertuak antolatu ditu: gaztetxearen eszenatokian Streetwise, Arene 6 eta Aukera Okerra taldeak izanen dira. Ate irekiera 21:00etan izanen da, eta sarrerak 9 eurotan izanen dira.