Duela 25 urte...

Bertso txapelketa Etxarrin

Guaixe 2024ko mar. 19a, 11:58

Berritutako kultur etxean jokatu zen finalerdia

Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia hartu zuen Etxarri Aranazko kultur etxeak. Bittor Elizagoien, Xabier Silveira, Xabier Legarreta, Josema Leitza, Manolo Arozena eta Nerea Bruño aritu ziren bertsotan 250 zaleren aurrean. Gai jartzailea Manu Gomez etxarriarra izan zen. Sorpresaz beteriko saioa izan zen. Txapelketako kartela eta irudia Pablo San Roman altsasuarrak egin zuen.