Afizionatuen mailako Zumarragako XXXII. Goñiren Omenezkoa torneo prestigiotsuko finalak martxoaren 27an jokatu ziren, Beloki pilotalekuan. Eliteen Binakako Txapelketan Josu Igoa etxarriarrak eta Garmendiak Murua eta Bernaola izan zituzten aurkari amateur mailako torneo prestigiotsuko finalean.
Final oso gogorrean, Murua eta Bernaola izan ziren txapeldunak, izugarri sufrituta 22-20 irabazi eta gero. Muruak eta Bernaolak aldea atera zuten, baina Igoak eta Garmendiak ez zuten partida galdutzat eman; Murua ekiditen saiatu ziren, eta jokoa atzerantz bideratu zuten, Bernaola kargatuz. Bernaolak izugarri sufritu behar izan zuen, partida gogortu baitzen. Igoak eta Garmendiak hemeretzina berdindu zuten, baina azken txanpan arerioak finago ibili ziren eta 22-20 gailendu ziren Murua eta Bernaola.