Bi helbururekin antolatu zen eguna. Batetik, gaita eta atabal doinuak ezagutarazteko eta, bestetik, Julian Romano gaitaria eta Sakanan izan diren gaitariak omentzea, bereziki, Etxarri Aranazko Karasatorre anaiak eta Fernando Larraza atabalaria. Gaitarek herrian barnako kalejirak egin zituzten goizean. Erraldoiak ere ibili ziren kalejiran, baita Baztango dantzariak gaita doinura dantzatzen. Sei herrietako gaitari taldeen emanaldiak eta Larrain Dantzak osatu zuten egitaraua.