Aaron Arbizu pilotari etxarriarrak 2025era arte Garfe promotorarekin sinatu zuen martxoaren hasieran, eta apirilaren 12an, ostirala, debetutako du: etxarriarrak Retegi Bi izanen du bikote, eta kontran Victor eta Bergera bikotea izanen dute. Pilota jaialdiaren bigarren partiduan izanen da Aaronen debuta, eta lehenengoan Murgiondok eta Cuairanek Nazabal eta Lazkoz izanen dituzte aurkari. Jaialdia 22:00etan hasiko da, eta sarrerak 8 eurotan eros daitezke.