Duatloia

Ekhi Congil, Eguesibarko Duatloian hirugarren

Guaixe 2024ko api. 15a, 11:30

Ekhi Congil, Altsasuko Duatloian.

Banakako proban Mikel Otaegi izan zen irabazlea eta Sakana Triatloi Taldeko etxarriarra, hirugarren. Taldekako proba Hiru Herrik irabazi zuen

Apirilaren 6an 23. Eguesibarko Duatloia jokatu zen, hiru modalitateetan: banaka, binaka eta taldeka (5,2 k, korrika-24 km bizikletan-2,5 km korrika). Banakako txapelketa edo proba herrikoia 21 duatletek osatu zuten eta Mikel Otaegik irabazi zuen nagusitasun osoz (1:07:09), Ekaitz Otegiri ia bi minutu aterata (1:08:56). Sakana Triatloi Taldeko Ekhi Congilek osatu zuen podiuma (1:10:14). 

Taldekako proban 30 taldek hartu zuten parte eta Hiru Herri 1 taldea izan zen garailea (1:09:31), alde handiz. Azkenik, binakako txapelketan 19 bikotek hartu zuten parte eta Xabier Arteagak eta Joseba Lopezek irabazi zuten (1:10:07)