Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza baliatuta, Etxarri Aranazko Udalak herrian erroldatutako hiru langabet kontratatuko ditu. Lanaldi osoko kontratua izanen da, sei hilabetetarako. Interesa duenak euskarazko B1 maila edo baliokidea egiaztatu behar dute. Ondoren, izangaiei deituko zaie azterketa teorikoa egiteko. Proba teorikoaren emaitzarekin batera, proba praktikoaren eguna eta ordua jakinaraziko dira. Izena emateko epea apirilaren 24ko 14:00etan despedituko da. Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun duen bulegora jo behar da.