Apirilaren 23an Liburuaren Eguna izanen da, eta Etxarri Aranatzen, azken urtetan egin bezala, liburuak plazara atera behar zitzuten, baina eguraldi txarra dela eta ekimena beste egun batean egitea erabaki dute. 17:30ean Birjine Albira ipuin kontalariaren Nire etxe azpian ipuin kontaketa izanen da, liburutegian. Liburutegian ere Etxarriko eta Sakanako sortzaileen lanen erakusketa izanen da.
Bestetik, arratsaldean plazan aurreikusten zuten herriko liburutegiaren eskutik liburu trukea eta Kaxeta liburudendaren eskutik liburu salmenta beste egun batean eginen dutela jakinarazi dute, oraindik data zehaztu ez dute. Etxarri Aranazko liburudendak eta Altsasuko Arkatz liburudendak Liburu batekin hitzordu itsua ekimena antolatu dute aurten ere, eta apirilaren 22tik 28ra, bi establezimendutan, izenburua eta azala ezagutu gabe liburuak erosteko aukera izanen da.