Txirrindulariak

Mikel Uncilla, goraka

Guaixe 2024ko api. 23a, 11:30

Rural Kutxa-Alea taldeko etxarriarra bigarren izan zen Natxituan, eta mendiko saria irabazi zuen

Apirilaren 20an, larunbata, afizionatuen mailako Natxituako Sari Nagusia jokatu zen, Euskaldun Txapelketarako baliagarria. Lasterketa mugituan, Rural Kutxa-Alea talde sakandarra izan zen protagonista. Pablo Lospitao iritsi zen bakarrik helmugara (2:50:52), 7 segundora Mikel Uncilla taldekide etxarriarra zuela. Uncillak, bigarren izateaz gain, mendiko txapelketa irabazi zuen. Rural Kutxa-Aleak taldekako sailkapena irabazi zuen. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Aimar Tadeo (Finisher Kern Pharma) 21. sailkatu zen (2:52:02), Martxel Etxeberria (Rural Kutxa-Alea) 26. (2:52:27) eta Ailetz Lasa (Telcom) 40. (2:53:31). 

“Oso azkar hasi gara, eta lasterketa gogorra izan da. Aurrean talde bat gindoazen eta atzetik tropela zetorren. azken aurreko portuan erritmo handia ezarri dugu, eta Natxituan Pablo Lospitao taldekideak eraso egin eta aurrera egin du. Atzetik, Aitor Agirrek (Laboral Kutxa)  eta biok esprinta jokatu dugu eta bigarren sailkatzea lortu dute. Aurreko taldean sei taldekide gindoazen eta horrek ere laguntzen du” azaldu zuen Uncillak etapa.

 

Afizionatuen mailako txirrindulariek 50. Bidasoako Itzulia dute jokoan, apirilaren 26tik 28ra. 

Maiatzaren 11n, Iturmendin
Afizionatuen mailako tropelak maiatzaren 11n XII. Iturmendi Trofeoa izango du jokoan, 15:00etan (139,04 km), aldi berean Nafarroako Txapelketa izango dena.