Etxarri Aranazko Amalurra Azokaren garaia

Guaixe 2024ko api. 24a, 10:52
2023ko Amalur Azoka. ARTXIBOA

Apirilaren 28an, igandea, Etxarri Aranatzen ekoizle eta artisauen azoka, haurrendako landaketa tailerrak eta abar izanen dira, Etxarri Aranatzen.

Amalurra Azoka eginen dute apirilaren 28an, igandea, Etxarri Aranazko plazan. 10:00etatik 14:00etara Azoka Gardena izanen da: Sakanako eta Nafarroako ekoizle eta artisauen salmahaiak izanen dira, haurrendako landaketa tailerra eta musika Etxarriko Gaiteroek jarriko dute. 12:30ean Bertako arkume errearen dastaketa izanen da, eta 13:00etan herri kirolak izanen dira. Josetxo Urrutia harrijasotzailearen erakustaldia izanen da, eta aizkora desafioa eginen dute Patxi Igoa eta Ibai Telletxea Lapurditik eta Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide Nafarroatik.

Amalurra Azoka Blerdik, Bizilurrek, Etxarri Aranazko Udalak eta Sakanak antolatu dute.

2024ko Amalurra Azoka

Apirilak 28 igandea

Etxarri Aranazko plazan

10:00 - 14:00 Azoka gardena:

Sakanako eta Nafarroako Ekoizle eta Artisauen postuak: Txus Guzeta (bitxigilea), Maider encueros (larrua), Maria Esparza (zeramica), Erabili (Arropa), Nuria( crochet), Pello (Egurra), Arrate (saskiak),Ardi beltza (foto bordado eta ilustrazioak), Forjas Brun (forja), Jule (serigrafía artistikoa), Aritzkurengo tienduka, Baztango txerrikiak, Lakabe, Legarbeko barazkiak, Jeinge, Albi, Balda, Erlan, Mendiko, Goldarazko ahuntz gazta, Sustrai (Uharteko gazta), Madotzko Sagardoa, Ondalan (sukaldatutako janaria) eta Dorrauko gazta.

Haurrendako landaketa tailerra.

Etxarriko Gaiteroen musika.

12:30 Bertako arkume errearen dastaketa.

13:00 Herri kirolak: Josetxo Urrutia harrijasotzailea eta aizkora desafioa.