Apirilaren 21ean, igandea, jokatu zen 34. Hiru Herri herri lasterketa, Burlata, Huarte Iruñea eta Atarrabia batu zituen proba. Bi modalitatetan jokatu zen, 5 km-ko proban eta 10 km-koan, eta guztira 610 korrikalarik hartu zuten parte, giro ederrean.
Lasterketako Top 10 kontuan hartuta, 10 kilometroko lasterketan 315 gizonezkoen artean Miguel Aristu (32:07) izan zen azkarrena, David Palomoren (32:27) eta Asier Estarriaga etxarriarraren (33:10) aurretik. Emakumezkoetan Izaskun Olleta (38:18) gailendu zitzaien Henar Etxeberriari (39:42) eta Ana Casaresi (41:05).
5 km-ko lasterketan Markel Zirizak (14:41) irabazi zuen, Mikel Azkonaren (14:50) eta Aiert Mendiorozen (14:53) aurretik. Iraitz Senar lakuntzarra seigarren sailkatu zen (15:37). Eta emakumezkoetan Sara Modrego izan zen garaile handia (16:25), Vanesa Pacharen (17:26) eta Paula Flamariqueren (17:45) aurretik.