Belardik hamaikagarren aldiz antolatuta, Etxarri Aranatzen Amalurra azoka hartu zuen igandean. Herriko plazan, 10:00etatik 14:00etara, hamalau ekoizlek eta hamar artisauk bere salmahaiak jarri zituzten plazan. Haien aurretik pasatzen zirenek txerrikia, ogia, barazkiak, hainbat gazta mota, esnekiak, ardoa, sagardoa, saskiak, forja, jantziak, zeramika, bitxiak eta beste eskuratzeko aukera izan zuten. Eguerdirako errea zegoen arkumea dastatzera eman zuten antolatzaileek eta, azoka despeditzeko Josetxo Urrutia ha rrijasotzailearen erakustaldia eta aizkora desafioa izan zen: Patxi Igoa eta Ibai Telletxea lapurtarrak Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide nafarren kontra.